Boda Ide y Rubén Bilbao Foto People Truelove Tellers Berezi Moments wedding planner
– Berezik antolatuko du –

Pausu handia ematea erabaki al duzue? Ezkontzera zoazte? Zorionak!!! Leku egokia aukeratu duzue, bidaide izango nauzue, abentura horretan gidatu eta lagunduko zaituzten pertsona.

Hasi eta buka lagunduko zaituztet, zuen egun handian beharrezko duzuen guztian; elkarrekin, zuen estilora hobekien egokitzen diren hornitzaileak bilatuko ditugu; ospakizunerako tokia aukeratuko…

Zuen ondoan izango nauzue eta ez digu ezerk ihes egingo. Eta baiki, elkarrekin diot, hiruko taldea osatuko baitugu eta zuen ezkontza egun bakar eta ahaztezina izatea lortuko baitugu elkarrekin.

Ezkontza bat eratzea garrantzi handiko ekitaldia da, non bat egiten duten urduritasunek, emozioek, ondo pasatzeko eta gonbidatuak atsegiteko gogoek… eta jabetuta zaudete ezkontza bat eratzeak denbora eta ezteitako merkatuaren gaineko ezagutza eskatzen dituela.

Zuen ezkontza antolatzean, azken xehetasunerako laguntza izateaz jabetzen al zarete? Zuen ondoan ulertu eta aholkatuko zaituzten pertsona bat, prozesua kilikagarri eta dibertigarri bihurtuko duen pertsona bat izateaz?

Zerbitzurik osoena eskainiko dizuet, eta jakina, ezkontzaren dekorazioa eta koordinazioa barne izango dira, eta halaber, zuen esanetara erabat egotea amestutako ezkontza lortu dezazuen. Prestakizun guztietan zehar aholkuak emango dizkizuet eta arduretatik askatuko, profesionalik onenak ezagutzen ditut eta zuentzat bakarrik egokitutako ideiak eta aukerak proposatuko dizkizuet.

Gogoratu ezazue zuen ezkontza bakarra dela, zuona, eta aurreko antolakuntza prozesu guztia alaitasunez eta lasaitasunez bizi behar duzuela, jakinda dena primeran joango dela.

Utzi ezazue nire esku eta jarri ezazue konfiantza nigan, uneoro izango bainauzue zuen ondoan eta zuen gonbidatuek betiko gogoratuko duten ezkontza lortuko baitugu. Zin dagizuet magiaz eta pasioaz betetako berezimoments-ak sortuko ditudala.

Decoración bodas Bilbao Berezi Moments wedding planner
Coordinación bodas Bilbao Berezi Moments wedding planner
Wedding Planner Bilbao, País Vasco & Cantabria | Organización Bodas y Eventos Bilbao, País Vasco & Cantabria | Wedding planners Bilbao