Decoración bodas Bilbao Berezi Moments wedding planner
– Berezik apainduko du –

Ezkontzen dekorazioak zirrara sorrarazten al dizue? Ezin duzue ekidin xehetasun txikienetan erreparatzea? Nik neuk hartuko dut zuen ezkontza osoaren estilo eta estetika sortzeko eginkizuna; hala nola, gonbidatu zerrenda, edota Photobooth-a eta sinaduren txokoa edo Candy Bar delakoa.

Zuek zaituztet inspirazio iturri, bada, nire lehen eginkizuna zuek ezagutzea izango da, zuen historia kontatuko didazue, nondik zatozten, zuen zaletasunak eta gustuak… Hortik aurrera, solasaldi eta kafe ugari tarteko, zuen aurrekontu eta pertsonalitatera egokitutako diseinu aukera ezberdinak proposatuko dizkizuet.

Ezkontzak aldatu egin dira, zentzumenen esperientzia gune bilakatu dira, non zuen gonbidatuek elkarri eragiten baitieten gune ezberdinetan eta dekorazioak funtsezko rola jokatzen baituen.

Ildo gidari bat bilatu behar da zuen ezkontza armoniatsua izan dadin, bai zeremonian, zein otoruntzan edo ondorengo jaian. Egun horretan apainketaren muntaia osoaren kargu hartuko dut, aurreikusitako gune ezberdinak berezi ukituaz zipriztinduz.

Inor epel lagako ez duen Wow efektua lortuko dugu elkarrekin, horri esker, gonbidatuek ez dute ahazterik izango berezia oso den egun hori, non zuen esentzia gauzatuko den, lagun izango dituzuen guztiek aintzat hartuz.

Elkar ulertzea eta errespetatzea izango da gakoa, jakin behar duzue azken hitza zuena izango dela, inportantea da, eta nire proposamenen arabera beti izango da zuen esku erabakia. Bikote bakoitza bakarra baita, eta ezkontza bakoitza ere bai, osagaiak zuok zarete eta nik prestatzerakoan maitasuna eta ilusioa jartzen ditut.

Coordinación bodas Bilbao Berezi Moments wedding planner
Organización bodas Bilbao Berezi Moments wedding planner
Wedding Planner Bilbao, País Vasco & Cantabria | Organización Bodas y Eventos Bilbao, País Vasco & Cantabria | Wedding planners Bilbao