– Berezik koordinatuko du –

Egun handia heltzear da, hilabeteak igaro dira ezkontzeko erabakia hartu zenutenetik eta dena dago prest. Zoramena eta estresa izaten dituzue lagun ezkontzaren aurreko egunetan, eta aurkakoa merezi duzue hain justu: aldarerako bideak erlaxatua eta segurua behar du.

Ahalegin handia eskaini diozue eta orain gozatzea besterik ez duzue merezi, zuon eguna merezi duen intentsitateaz eta ardurarik gabe bizitzea.

Zerbitzu honi esker ezkontza eta bere denborak koordinatuko dira.

Zenbait aste lehenago timing (gidoi) bat lantzen dut ezkontzaren gaineko xehetasun guztiekin, eta baita gainerako hornitzaileekin errepasatu ere, ordutegiak berresteaz gain, haiekin biltzen naiz, eta izan lezaketen edozein kontsultarako nire harremana eskaintzen diet.

Ezkontzaren egunean adi-adi izango nauzue, zuek eta zuen gonbidatuak zainduz, edozein ezusteko konponduko dut, ez zuek ezta zuen familiakoek ez duzue zertan arduratu beharrik: autobusa orduan ote datorrenen, gonbidatuak jada Elizaren barnean ote dauden edo DJ-ak jarri nahi duzuen ustekabeko kantua jartzen duen ala ez… xehetasun guztien gainean izango naiz.

Koordinazioari esker, lasaitasuna eta erlaxazioa irabaziko dituzue, zuen eguneko lehen minututik dena kontrolpean dagoela baitakizue, eta ni bertan izango nauzue segurtasuna eskaintzeko.

Modu horretan, estresaz eta urduritasunaz askatzen zaituztet, eta atseden hartzea besterik ez duzue izango, ezkontzaren egunean irribarrerik distiratsuena erakuts dezazuen.

Zuon eguna da, gozatzea besterik ez duzue, joan-etorrian murgiltzea eta zareten modukoak izatea.

Decoración bodas Bilbao Berezi Moments wedding planner
Organización bodas Bilbao Berezi Moments wedding planner
Wedding Planner Bilbao, País Vasco & Cantabria | Organización Bodas y Eventos Bilbao, País Vasco & Cantabria | Wedding planners Bilbao