Momentu bereziak diseinatzea ez da zertan amets bat izan behar, pasio bat baizik. Esnatzeko ausardiarik al duzue?
[:es] [:en] [:eu] [:]
Momentu bereziak diseinatzea ez da zertan amets bat izan behar, pasio bat baizik. Esnatzeko ausardiarik al duzue?
Ezer baino lehen, eta Berezi Moments-en jatorria uler dezazuen, lerro batzuen bidez laburbilduko dizuet nire filosofia:
Betidanik, Berezi hitzak (ezberdina Euskaraz – euskaraz “zeta” hizkia “s” ahoskatzen baita, beraz, Beresi irakurriko litzateke) xalotasuna, goxotasuna eta originaltasuna iradoki dizkit, Moments (momentuak) hitzarekin elkartzean pentsamendua gauzatu egiten da, eta ideia nagusi bat gailentzen: ospatzen dituzuen momentu guzti guztietan berezitasuna gauza guztien gainetik nagusitu behar da.
Zuen esanetara naukazue, Berezi Moments-ek zuon ezkontza bakar eta berezi bihurtzeko ahal duen guztia egingo duen konfiantzaz, zuon pertsonalitate eta maitasunaren isla.
Argitu beharrean nago, eta garrantzitsua da, ez dudala inongo komisiorik onartzen eta beti aukeratzen ditudala zuen beharrizan eta estilora hobekien egokitzen diren hornitzaileak. Bada, ahalik eta erarik objektiboenean eskainiko dizkizuet nire aholkuak eta iritziak.
Wedding Planner bat izateak ez du esan nahi ez duzuela prestakizunetan parte hartzerik izango edota beste baten esku utziko dituzuela guztiz; aholkuak eman eta xehetasunik txikienean laguntzen zaituzten pertsona batez ari gara, betiere, zuen iritzia kontuan hartuz eta erabili dezakezuen aurrekontua errentagarri eginez.
Zuen ezkontza antolatzeko abenturari ekin diozue, eta heldu ezinak iruditzen zaizkizuen milaka kontu aurkituko dituzue aurrez aurre, baita zuen kabuz egin ditzakezuen asko ere; hortaz, bilatzen duzuenari gehien egokitzen zaion zerbitzua aukeratu dezakezue: