Berezi Moments-en atzean, une bakarrak eta bereziak sortzea xede duen pertsona bat dago. Lorena nauzue, Berezi Moments-eko Ilusioen Arduraduna. Estefania, Silvia, eta baita Loreto ere, deitzeko zorian izan arren, azkenean nire gurasoek Lorena aukeratu zuten, eta nire gustuko lagunek Lore deitzen naute.
Kantabriako mendialdeko herrixka batean jaio nintzen, eta lau urte nituela familiarekin batera joan ginen Bizkaira. Ingalaterra, Norvegia, Paris, Bartzelona eta Bilbon bizi izan naiz, etengabeko inspirazio iturri izan ditudan lekuak, eta haiei esker klase ugariko esperientziez bete ditut nire motxila. Zenbait urte direla, Gallartara itzuli nintzen, egun bizitoki dudan meatze-herri abegikorrera, itsasotik hurbil.
Txikitan sorgin izan nahi nuen, ongia banatzen duen sorgina; urteak igaro ahala, jabetu naiz botere magikoak desio nituela bene-benetan, hatzen kraska huts batekin, momentua bakarra eta berezia bihurtzen dutenak alegia, une berezi bat.
Zorionak zuri era guztietara kantatzea izugarri gustatzen zait eta baita belarrietatik tenkatzea ere, duzun adinak ez du batere garrantzirik, urteak betetzea bizitzaren sinonimoa baita.
Sukaldeak ikaraz begiratzen nauen arren, saiatu naiz gozogintzan, lehen urratsetan nabil eta uharte desertu batera joan beharko banintz, txokolateak nirekin beharko luke, ezinbestez.
Nire familiaren eta lagunen zalea naiz, eurak gabe ezin bitut bizitzarik ulertu. Naizen guztia zor diet eta beti egiten dudan edozertan laguntzen eta aholkatzen didate.
Dantza ez dator bat nirekin eta gorputza blokeatu egiten zait eskuak eta oinak koordinatu behar ditudanean, hortaz, nahiago ditut running-a eta pedalei eragitea gym-ean.
Txarto abesten dudala dioten arren (ene ustez, ez da hainbesterako), oso gustukoa dut nire abestirik kutunenak entzutean “eztarria urratzea”, uneotan munduko pertsonarik zoriontsua bainaiz.
Ikastetxeko autobusean, beti jartzen nintzen “istriborrean”, eta zergatia jakin ez arren, nahiago ditut zenbaki bikoitiak.