Berezi Moments wedding planner Bilbao
Berezi Moments wedding planner organización bodas Bilbao
Berezi Moments wedding planner organización bodas Bilbao

Berezi Moments-en atzean, une bakarrak eta bereziak sortzea xede duen pertsona bat dago. Lorena nauzue, Berezi Moments-eko Ilusioen Arduraduna. Estefania, Silvia, eta baita Loreto ere, deitzeko zorian izan arren, azkenean nire gurasoek Lorena aukeratu zuten, eta nire gustuko lagunek Lore deitzen naute.

Kantabriako mendialdeko herrixka batean jaio nintzen, eta lau urte nituela familiarekin batera joan ginen Bizkaira. Ingalaterra, Norvegia, Paris, Bartzelona eta Bilbon bizi izan naiz, etengabeko inspirazio iturri izan ditudan lekuak, eta haiei esker klase ugariko esperientziez bete ditut nire motxila. Zenbait urte direla, Gallartara itzuli nintzen, egun bizitoki dudan meatze-herri abegikorrera, itsasotik hurbil.

Txikitan sorgin izan nahi nuen, ongia banatzen duen sorgina; urteak igaro ahala, jabetu naiz botere magikoak desio nituela bene-benetan, hatzen kraska huts batekin, momentua bakarra eta berezia bihurtzen dutenak alegia, une berezi bat.

Zorionak zuri era guztietara kantatzea izugarri gustatzen zait eta baita belarrietatik tenkatzea ere, duzun adinak ez du batere garrantzirik, urteak betetzea bizitzaren sinonimoa baita.

Sukaldeak ikaraz begiratzen nauen arren, saiatu naiz gozogintzan, lehen urratsetan nabil eta uharte desertu batera joan beharko banintz, txokolateak nirekin beharko luke, ezinbestez.

Nire familiaren eta lagunen zalea naiz, eurak gabe ezin bitut bizitzarik ulertu. Naizen guztia zor diet eta beti egiten dudan edozertan laguntzen eta aholkatzen didate.

Dantza ez dator bat nirekin eta gorputza blokeatu egiten zait eskuak eta oinak koordinatu behar ditudanean, hortaz, nahiago ditut running-a eta pedalei eragitea gym-ean.

Txarto abesten dudala dioten arren (ene ustez, ez da hainbesterako), oso gustukoa dut nire abestirik kutunenak entzutean “eztarria urratzea”, uneotan munduko pertsonarik zoriontsua bainaiz.

Ikastetxeko autobusean, beti jartzen nintzen “istriborrean”, eta zergatia jakin ez arren, nahiago ditut zenbaki bikoitiak.

Familiarra0

Irribera0

Apala0

Kirolzalea0

Detailezalea0

Abenturazalea0

Sentikorra0

Kuxkuxeroa0

Amets-bilatzailea0

Ezinbestean, detailezale amorratua naiz, gauza xume eta ederrez maitemindua, eta asko maite dut ustekabeak ematea jendearen aurpegian lilura ikustean gozatu egiten baitut.

Irribarrea dut identitate zeinu, eta jendeak Actimel baten modukoa naizela esaten dit, energiaz eta bizitasunaz blai.

Terrazetan, beti bilatzen dut eguzkiak nire aurpegia argituko duen tokia, eta zorionez, itsasoa hurbil dudanez, bere olatuen soinua entzun dezaket hausnarketari eta erlaxazioari ekin nahi diodanean.

Leku berriak deskubritzea oso gustuko dut, traveller eta abenturazalea naiz hainbana, eta bidaiengatik nuen pasio horren eraginez ekin nien Turismo ikasketei, bada, hotelen zein ekitaldien munduan barneratu nintzen. Beti izan dut Letren aldeko joera, hizkuntzak ditut gogoko eta kultura berrien gaineko xehetasun guztiak jakitea laket dut. Hortaz, Itzulpengintza eta Interpretazioa ere ikasi nituen.

Hotelotan ohartu nintzen ezkontzek sortzen zidaten zirrara horretaz, eta ekitaldiak, kongresuak, konbentzioak, otoruntzak eta ezkontzak eratzen 9 urte baino gehiago eman ondoren… azkenean, Berezi Moments sortzeko abenturari ekitea erabaki nuen, nire benetako bokazioa askatu ahal izateko: Wedding Planner gisa jardutea, beren familia eta lagunen aurrean euren bizitzak batuko dituzten pertsonen ezkontzak antolatuz.

Onenekin ikasi dut, horrezaz gain, zenbait ezkontzen apainketan eta koordinazioan parte hartzeko aukera izan dut aipatu onenen ondoan. Instagram eta Pinterest argazkien sare sozialetan ager litezkeen edozein irudi ederren bila nabil beti, eta era guztietako ikastaroak eta lantegiak egitea maite dut, horrela, nire ezkontzetako munduan ikasi eta hobetu dezaket etengabe.

Ezkontza zale porrokatua naiz, bakarrak diren sentsazio eta emozio mukuru bizi baitira; ezkongaiek elkarri luzatzen dieten begiraden testigu izatea lanbide honen pribilejioetako bat da. Prozesu hau guztia haiekin partekatzean sortzen den lotura emozional hori nekez ahaztu daiteke, eta nire laneko minutu oro gozatu dezaket horri esker. Ezin dut saihestu, ezkontzek zirrara sorrarazten didate, hortaz, nire maitasun eta energia osoa hedatu ohi dut egun hori ahaztezin bihurtu dadin ezkongaientzat eta beren gonbidatuentzat.

Horrelakoa naiz, kontu berriak ezagutzeko irrikaz eta beti ametsen bila.

Wedding Planner Bilbao, País Vasco & Cantabria | Organización Bodas y Eventos Bilbao, País Vasco & Cantabria